Iban Arantzabal

txurrunbillo 1456153409801 Txurrunbillo | 2006-11-08 20:14

Gaur Iban Arantzabalen hitzaldi bat izan dugu eta esan beharra daukat interesgarria izan dela.

Berak erregistro egokia erbili du gu bezalako jende gaztearen aurrean hitzegiteko eta gure arreta bereganatu du horri esker. Gure etorkizuneko lanbidea izango den komunikatzaileen inguruko prestakuntzaz hitz egin digu eta esan duenez gai guztietan izan behar dugu adituak. Berarekin guztiz ados nago eta ditugun ikasgaiei esker lortuko dugula uste dut.

Sareari buruzko hainbat kontu ere aipatu dizkigu eta gaur egun garrantzia handia duenez baliagarria iruditu zait. Baina esan beharra daukat dena sarean egitearen aurka ere banagoela azkenean gure inteligentzia artifizial bihurtzeko arriskua egon daitekeela pentsatzen dudalako.

Azkenik esan beharra daukat interneten textu txikiak idaztea gomenndatu digula eta esanari jarraituz amaiera emango diot nire editore lanari, ni ere honelako lanekin editore bainaiz.


Utzi iruzkina: