URTE ZORAGARRI HURA
Gipuzkoa osoaren garunean jarraitzen duen urtea izan zen hura, Realak ligan bigarren postua lortu zueneko urtea, alegia. Bigarren postua, beste urte bat primeran, championsa jokatzeko aukera...izugarria. Garai hartan, norbaitek bere etxean realeko bandera jarri eta handik egun batzuetara Gipuzkoako etxe gehienek zuten realaren koloreekin dekoratuta beraien etxea. Gaur egun, aldiz, gutxi batzuek jarraitzen dute beren balkoietan; beharbada ahaztuta, beharbada bihotzak benetan eskatuta...
2003-04. denboraldia zen, eta gipuzkoar guztiek pentsatzen genuen beste urte bat ihardun beharko genuela jaitsiera postuetatik hurbil. Anoetan ikusi genuen lehenengo partida Betis futbol taldearen kontra izan zen. Emaitza, 3-3. Partida unkigarria, ziraragarria, izan zen. Partida horren ostean, beharbada, jaitsiera postuetatik urrunago pasatuko genuela urtea pentsatzen genuen, baina ez bigarren postua lortzea.
2003/04 urteko Reala.
Denboraldi hartako hamaikakoa hau izaten zen normalean. Westerveld, Kvarme, Schurrer, Lopez Rekarte, Aranzabal, Aranburu, Xabi Alonso, De Pedro, Karpin, Kovacevic, Nihat. Entrenatzailea Raynald Denoix, frantsesa. Denboraldiaren lehenengo zatia partidarik galdu gabe pasa genuen, eta iada, liga irabazteko hainbat aukera genuela ere pentsatzen hasiak ginen. Lehen postuan ginen, Real Madril atzean genuela. Partidak pasa ahala, postu horretan jarraitzen genuen, eta liga irabazteko aukerak handiagoak ziren.
Reala, Real Madril eta Vigoko Celta ziren Lehen Mailako klasifikazioaren buru zirenak. Bi partidu falta zirela, Realak Vigoko Celtaren aurka jokatu beharko zuen, Vigon. Partida hori empatatu edo irabaziz gero, geurea zen Liga. Baina, zoritxarrez, 3-2 galdu genuen Galizian. Hortxe galdu genuen Liga, baina bigarren postua lortu genuen, ez dela gutxi Reala bezalako talde batentzat. Probintzia osoak festa bizi zuen, Liga irabazi izan bagenu bezala. Benetan unkigarria eta ikaragarria zen.
Urte hartan, Kovacevic eta Nihat Europa osoan modan zeuden. Aurrelari bikote bikaintzat hartzen zituzten Europan, bien artean sartutako golak asko izan baitziren. Gipuzkoa osoak benetako alaitasuna zuen, eta hori jendearen etxeetan ikus zitekeen. Denok genuen Realeko bandera balkoiean, denok ginen inoiz baino errealzaleagoak.
Nihat eta Kovacevic, realeko jokalariak 2003/04 denboraldian.
Liga amaitu zen, eta denek izugarrizko ilusioa genuen hurrengo denboraldia hasi zedin. Championsa jokatzeko aukera zuen Realak, eta horrez gain, aurrekoa bezalako beste urte bat izango zela pentsatzen genuen. Hala ere, ez zen horrela izan. Bigarren mailara ez jaisteko ahaleginak egin eta lortu genuen beste urte bat lehen mailan mantentzea. Europako Champions-ean, aldiz, bikain ibili ginen lehen fasea pasatzea lortuz, genuen taldea ikusita, noski.
Urteak pasa ahala, beheruntz joan da gure taldearen bilakaera, Bigarren Mailara iritsiz. Benetan realzaleak garenak, aldiz, esperantza izango da galduko dugun azken elementua, eta noizbait hor goian berriz ikusteko ilusioa ezin dugu inoiz galdu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: