REALAK GALDUTAKO BESTE AUKERA BAT
Igoera postuetara hurbiltzeko aukera paregabea izan arren, ezinezkoa izan zen Celtari aurre egitea.
Realak maiatzaren 2an Celtaren aurka jokatutako partidan berdinketa lortu zuen etxean, Anoetan, 35. jardunaldian Vigoko Celta aurreratu zen markagailuan partida hasi eta zazpi minututara. Galiziarren bigarrena, 38. minutuan iritsi zen. Lehen zatian beraz, 0-2 zihoan Reala galtzen. Bigarren zatian, aldiz, beste jarrera batekin zelairatu ziren txuri-urdinak, eta berdinketa lortu zuten. Goleatzaileak Abreu uruguaiarra eta Necati turkiarra izan ziren.
Abreu uruguaiarra, sartutako gola ospatzen.
Ulergaitza izan zen donostiarrek lehen zatian erakutsitako jarrera. Hasieratik partidatik kanpo zeudela zirudien eta honek zazpi garren minutuan Celtaren gola ekarri zuen. Gola jaso eta jokalarien jarrera ez zen hobera aldatu, ikusleekiko axolagabekeria erakutsiz. Bitartean, goiko postuetan diharduten taldeen emaitzak onak ziren Realarentzat, nahiz eta igoera urrun ikusi. Bigarren zatian, aldiz, txuri-urdinen jarrera aldatu egin zen. Lehenengo zatian erakutsitako jokoa aldatu beharra zegoela bazekiten eta buru belarri aritu ziren lanean. Epailearen jarrerak ere etxeko taldearen alde joko zuen, izan ere, Celtatik bi jokalari kaleratu zituen. Amaierako emaitza 2-2 izan zen.
Gainerako emaitzek Realaren alde jo zuten, baina ez zuten jakin horri probetxua ateratzen. Partida hau irabaziz gero, sei puntutara izango zituen igoera postuak. Berdinketa honen ostean, gipuzkoarrak zazpigarren postuan kokatu ziren, hirugarren postutik zortzi puntutara.
Aranburu Kapitaina klinikan
Beste albiste txarra, Mikel Aranburu kapitainaren lesioa izan zen, perone haustura sufritu baitzuen. Donostiako Quiron Klinikan aurkitzen da orain, frogen emaitzen zain.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: