EKIPAZIO BERRIA

txuri-urdin 1456153407849 txuri-urdin | 2009-04-23 19:04

Realak ekipazio berria aurkeztu du

Kamiseta berdea eta horia da, eta Realaren jatorrizko klubean dago oinarrituta, 1903koa.

ampliar.asp

Ezkerretik eskuinera, Mikel Aranburu, Gorka Elustondo eta Xabi Prieto.

Realak Martxoan aurkeztu zuen ekipazio berria.  Realeko web orrialdeak dioenez, Xabi Prieto, Gorka Elustondo eta Mikel Aranburu jokalariak modelo lanetan aritu ziren ekipazio bera erakusteko. Iñaki Badiola presidenteak argitu zuenez "errealaren ekipazioa Castellon taldearen antzekoa zelako sortu da”. Diseinua ezberdina, hausgarria eta jendearen gustukoa izateko helburuarekin egin zela aipatu zuen. Kamiseta horia zen, marra bertikal berdeekin. Galtzamotzak eta galtzerdiak ere orlegiak ziren.

Diseinu berriak Realaren jatorrizko taldeak zeuzkan koloreak inspirazio iturri hartu zituen, San Sebastián Recreation Tennis Club taldearena, 1903koa. Astore enpresak bete zuen lana ona zela aipatu zuen Badiolak. Osatutako ekipazioa lehengoaren antzekoa zen, baina koloreak aldatuz.

Babesleak mantentzeko asmoa

Presidenteari egindako prentsaurrekoan –Amenabar eta Belca- publizitate babesleak aldatzeko asmoa bazegoen galdetu zioten. "Beraiekin kontratu bat dago sinaturik, eta errespetatuko dugu; baina babesle guztiek Asiako merkatuetarako eta zenbait lagunartekoetarako nahiko askatasun handia eman digute".


Utzi iruzkina: