DELICIOUS Irakurleon paraisua

txotx 1456153402457 Txotx!!! | 2009-03-25 18:05

Delicious orain dela gutxi ezagutu dudan web orria da. Egia esan hasieran ez nion zentzu asko topatzen web gune honi, baina erabiltzen joan naizen heinean eta honen abantailak ezagutu ditudanean, guztiz aldatu zait webgune honi buruz nuen iritzia.


Gustuko dituzun artikulu guztiak elkarrekin mantentzeko aukera ematen dizu. Askotan artikulu askorekin lan egin behar dugunean, zoratu egiten gara ordenagailua piztu eta guztiak aurkitu behar ditugunean. Honen bidez ez soilik gustuko ditugunak, baizik eta honekin erlazionatuta dauden artikuluak ikusteko aukera ematen digu. Hau etiketen bidez egiten du. Zuk nahi dituzun hitzak sartzen dituzu eta hitz hau duten artikulu guztiak erakusten dizkizu.


Aurreko lerroetan aipatu bezala, etiketen bidez antolatzen da. Beste webgune gehienak karpeten bidez antolatzen dira. Nik ez dut esan nahi karpeten bidezko antolaketa ez dela egokia, baina nire ustetan, etiketen kontua askoz ere praktikoagoa da.


Hau ez da duen abantaila bakarra. Artikulu sorta hau lagunekin konpartitzeko aukera ematen dizu, eta era berean, zuk lagunen delicious kontua ikusi ahal dezakezu. Soilik zure kontaktuetara gehitu behar duzu eta bere kontua ikusi eta bere artikuluak irakurtzeko aukera izango duzu.


Oso praktikoa da talde lanak egiterako orduan. Testu komun batekin lan egin behar duzunean egin behar duzun bakarra testu hori delicious kontuan publikatzea da. Modu horretan zure taldekideak, ez dira zoratuko interneten testua bilatzen.


Guzti hau azalduta espero dut zuek delicious kontu bat zabalduko duzuela eta noski ondoren zuen izena niri esan nik zuen artikuluak irakurri ahal izateko.


Utzi iruzkina: