Debekuak beharrezko ote?

txorierri 1456153400897 txorierri politeknikoa | 2006-10-11 05:37

 

             Egungo gizarte honetan ematen du ezinezkoa dela debeku barik bizitzea, eta zerrenda bat osatzen hasita oso luzea irteten zaigu; ezin da eskolara piper egin ezin da motorrean kasko barik ibili, ezin da adin bakoei tabakorik edo alkoholik saldu, ezin dira xaborrak kalean bota, ezin da erre, ezin da kalamua landatu ezta kontsumitu ,ezin da edan…….or daude beste askoren ondoan baina zenbat betetzen dira.

 

Badakigu debeku guztiak ez dira berdinak, sailkapena ere egin genezake; batzuk ingurugiroa babesteko daude jarrita, beste batzuk kaleko seguritaterako,gazteen osasunari zuzendutakoak badaude, bideak seguruagoak izan daitezen egindakoak badira..

 

Ez dut uste inork pentsatu ahal duenik debekuak edo arauak ez direla beharrezkoak baina hortik abiatuta batzuk askorentzako ez dute zentsu handirik eta  beste batzuk ez dira onartzen inposaketa direlako. 

Harrigarria bada ere asken debekuak ez dute izan aplikazio berdina, ezin da erre leku publikoetan…  ezta frontoietan? baina nor da hori betetzeko ardura duena, inork ez daki….edo ez  du nahi ardura horren jabe egiterik…...eta etxean erre ahal  da, naiz eta ondoan duzunari molestatu edo kalte egin …. tabernatakoa bakoitzaren aukera da. Ulertzeko nahiko gaitza 

Zerrendari jarraituz nolako aldeak kalean edatearen debekuari,.Bilbon, dekretu munizipala onartzen den artean  edan ahal  da kalean, baina Madrilen edo Bartzelonan ez…eta hor dabiltza  presaka  Bilbon be dekretua onartzeko …debeku horrek jaietan txosnen inguruan edateri ere afektatuko ote dio, eta beste herri batzuk haien inguruan euskararen jaiak egiten direnean, ibilaldia ,kilometroak, Araba euskaraz, Nafarroa oinez herri urrats edo euskal eskola publikoa, dekretuz debekatuko dute kalean edatea…Auskalo nora helduko den.

Eta gazteek zer egin ahal dute ezin da…ezin da… bukaezin zerrenda horretan, makroboteiloia ez ote da izango iceberg baten  muturra .

Hausnarketa sakona eskatzen du egoera honek, eta nork egin behar duen pentsatzerakoan,  denok egiten duguna, pilota besteen teilatura bota, baina bakoitzak bere ardura  ezin du ukatu, etxetik hasita gurasoek eredu izan behar dira, nola esan seme-alabei ez  edateko edo ez erretzeko  eurek eredu izan barik ?, ikastetxean be landu beharra dago eta gurasoekin batera gazteen ohiturak bide onera eroan. Ikaskuntza sailak ere kanpaian batzuk martxan jarri beharko lituzke hiesa-ren babeserako edo   drogen arriskuetan  egiten dituzten haritik

Sokari beste mutur bati tira eginda  gazteen hausnarketa batera joko nuke, ez da arazoa kalean edatea, arazoa edatea bera da, eta neurri baten barruan edan ez gero, ze ardura dio kalean edateak edo tabernetan edateak, bai, kalean edatea merkeagoa da  baina kalean edatean inguru giroa kaltetzen dute, eta nolako irudia ematen dute gazteek, jaietan  edo euskara egun baten ondoren kaleak ikustea baino ez dago.   

Gazteek debekuak barik alternatibak behar dituzte, badirudi Txorierriko mankomunitateak zerbait egiteko asmotan, gateei dei egin dietela, osasuna, kirola, denbora libre , lokalak eta abarrei erantzuna emateko, ea bideratzen den asmoa hau eta gure gazteek beraien lekua aurkitzen duten gizarte honetan, baina  ahaztu barik haiek direla pelikula honen azken protagonistak eta argi izan behar dutela  ezin dela inguruak zikindu eta gizartea molestatu  ondo pasatzen den bakoitzean.

Banan banako jarreretan zuzen jokatzeko konbentzitzea ez da hain zaila baina talde handietan partaideak izan behar lukete arduradunak, zer edo zergatik hain gazte ez garenok izaten dugu gazteen gain  irudi txarra askotan.

Nik argi daukat gazteek gure erreflexua baino ez  direla eta debekuen aurrean hausnarketa egiten badute egoera asko berez konponduko direla.

 Sms bidez zergatik ez egin deialdi makrobotiloi -ekologiko eta logiko bat :

 “Mkrobtlia, ztoz , edn nuriz ez utz zborrk  et  ez mleztau inr

                                                                          Jabier  Lekerika

                                                                      


Utzi iruzkina: