3 Hiru 3
Ia ba, oinguan zenbaki bat buruz berba eittea toketan iakule esango nuke. Zein eta.................. 3.a!! Hoixia da-ta nere zenbakirik gustukona (Wasaldena beste bat da, 8.a hain zuzen be, baie, ia imiñi eizue hiru zenbakia bere simetrikoaren onduen da..... 8 bat lortukozue!! jejejeje).
Egia esan, betidanik gustuko izan dot zenbaki hau, txiki-txikia nintzanetik, pilo gauza omen egoazan zenbaki honekaz. Horiek diez ba, hamen agertuko dodazanak:
- Hirua "Fermat".eko lehen zenbaki lehena da
- Bigarren zenbaki triangeluarra da, 1 zenbakiaren atzetik da 6aren aurretik doiana
- "Triangelu" izeneko hiru erpineko poligonoari izena emoten dotso
- Edozoein zenbaki hiruaren multiploa izango da, zenbaki horren zifren batura 3gatik zatigarria danien
- Zenbaketa mayan hiru puntuz adierazten da zenbaki hau; eta erromatar zenbaketan hiru makiltxokaz
- Iraultza-frantseseko leloak hiru xede zituen: askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna
- Literaturako trilogia ugari daude: esaterako, Paul Auster edo William Burroughs.ek idatzi ebezanak
- Zinemara eroandako fim askok bere trilogia bateko partaide direz: hots, Regreso al Futuro, El señor de los anillos, El padrino,...
- Hiruko erregela "wicca".ren printzio bat da
- Vietnam.en hiru pertsonako argazkiek zorte txarra dakartela uste dabez
- "Blind Melon" rock taldeak "Three is a magic number" izeneko abestia egin eban
- Gudatan 3.ak zorte txarra dakarrela esaten da, izan ere, 3 zigarro piztu ondoren, etsaiak zure kokagunearen berri izan dezake (hauxe izan zen Mr David Henderson.ek bere klase horietako batien azaldu oskune....oroitzen zaretenontzat jeje)
- Kristau-doktrinan bere berezitsua da 3 zenbakia, izan ere, Jesus bi lapurren artean izan zen gurutzatua eta hirugarren egunien berpiztu zan
- Nazi.ek "Tercer Reich" izena jarri otsien Alemaniari, "Sacro Imperio Romano Germanico" eta "Prusia".ren ondorengoa.
- "Mosku" "hirugarren Erroma" izenaz bere ezaguna izan zen "zare"en artien
- Plano batien puntu bat aurkitzeko hiru erreferentzia-puntu behar diez
- Hiru puntu behar dira plano bat zehazteko
- Hiru dira kolore-lehenak: horia, magenta eta ziana
- Hiru Errege-mago daude
- Erdi-Aroko kristau-kulturan, 3.a zenbaki perfektua da, etengabeko mugimendua eta bukatutakoaren perfekziñue sinbolizetan dau.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: