2013-11-4

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2013-11-04 15:06

Bai, egun asko pasatu dira azkeneko aldiz blog honetan idatzi nuenetik, egunero zerbait idazteko asmoa aipatu nuen aurrekoetan. Ez naiz hain gaizki ibili, egunero ez, kaleren bat egin dut, baina ia egunero idatzi dut zerbait. Baina ez hemen, paperean baizik, eskuz. Izan ere, idazterakoan, askoz errazago egiten zait koaderno txiki bat hartu eta han zerbait idaztea, ordenagailua piztu eta idaztea baino. Gaur zerbait kontatzera jarrita eguraldia datorkit burura, etenik gabe euria ari duelako, aspaldi ez bezala. Baina ez dakit ba oso aberasgarria izango den hemen idatzitakoaren aurreneko kontua eguraldia izatea, ezezagunen arteko igogailuetako konbertsazioak bezala. Egunero idazteko kontu honekin non idaztea da orain argitu eta zehaztu behar dudana. Bloga ez dut lekurik aproposena ikusten, idatzi nahi duda guztietan ez delako erraza izaten ordenagailua eskura izatea eta nik irakurritakoa norbaitek irakurri dezakeela pentsatzeak ere kokildu egiten nau, idatziko nukeen guztia idaztera ez bainaiz ausartzen, lotsatu egiten naiz. Horregatik hobe izango dut idatzi behar dudana nik bakarrik dakidan lekuren batean idaztea. Baina idazten dudana idazten dudala, norbaitek irakurtzeko izango da, hala? Horra hor argitu beharreko lehenengo arazoa, non idatzi.


Utzi iruzkina: