Xabier Palaciosi elkarrizketa
Gaur,Xabier Palaciosi egingo diot elkarrizketa.Xabier,Gasteizen bizi den gazte gitarjolea da.Hain zuzen ere,gitarra elektrikoa jotzen du.Urkide ikastolan hari da DBH-ko 4.maila ikasten
MARINA: Kaixo Xabier,zergatik erabaki zenuen beste musika tresnen artean gitarra elektrikoa?
XABIER: Nire musika mota gustokoena"rocka"da eta musika mota hori jotzeko gitarra elektrikoa iruditu zitzaidan aproposena.
MARINA: Kontatu zenidanez,asko gustatzen zaizu praktikatzea eta denbora asko dedikatzen diozu.Baina ba al daukazu denbora ikasketei atentzioa jartzeko?
XABIER: Egia esanda ez daukat denbora askorik,izan ere,aste barruan saskibaloian aritzen naizelako eta gainera 4.mailan ikasketak ez dira batere errazak.Baina normalean ondo planifikatzen naiz eta denetarako denbora daukat.
MARINA: Zenbat urte daramatzazu gitarra jotzen?
XABIER: Ba urte honekin 8.urtea da.8 urterekin hasi baitnintzen gitarrari denbora dedikatzen.
MARINA: Zuen bandan ze instrumentu parte hartzen dute?Zermoduz eramaten zarete zuen hartean?
XABIER: Gure banda 4 pertsonaz osatuta dago,denak mutilak.Jonek bateria jotzen du,Asierrek baxua eta Mikelek eta nik gitarra elektrikoa.Arazoa nork abesten duen da,zeren eta denok oso gaizki egiten dugu.Eta taldeko giroari buruz,giro ezinhobea da.
MARINA: Etorkizunean gitarjolari ospetsu bat izatea gustatuko litzaizuke edo beste lanbide bat aukeratuko zenuke?
XABIER: Oraindik ez dut horretan pentsatu nahi,baina zerbait esatekotan gitarra hobbi bat bezala hartu nahi dut,mementuz.Eta 18 urterekin medikuntza ikasi.Baina,oraindik pare bat urte geratzen zaizkit.
Mila esker Xabi eta ea dena nahi bezala dijoan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: