Perretxiko bilketa arautu behar dela uste duzue ?

txitxarreroak 1456153392193 TXITXARREROAK | 2010-06-04 12:42

               Perretxikoen bilketa murriztu dute iadanik

Hainbat administraziok perretxiko biltzea arautu eta mugatu dute. Izan ere,gero eta jende gehiago joaten da perretxikoak biltzera,eta masifikazio horrek arriskuan jarditzake hainbat espezie.
Hala,Arabako Foru Aldundiak mugatu egin du pertsona bakoitzak egunean bil dezakeen perretxiko kopurua,eta Nafarroako zenbait udalerrietan bertakoak ez direnei hartzea debekatu zaie edota baimena eskatu beharra dago

Egia da,mendiak eta basoak publikoak direla ,baina leku batzuetara jende gehiegi perretxikoak hartzera joaten dela uste dut . Horregatik arau batzuk ipini behar dituztela komenigarria ikusten dut.Horrez gain, jende gehienek ingurugiroa errespetatzen du,baina batzuek ez dute pentsatzen besteengan.Arauak beharrezkoak dira.Betetzen badituzu ez duzu arazorik izango,eta betetzen ez badituzu,ordea, ez zaizkizu inportako perretxikoak ezta ingurugiroa ere.Mendiak oso politak dira,baina beharrezkoak dira eta ondo mantentzeko arduratsuak izan behar dugula uste dut..

MARINA


Utzi iruzkina: