PARAJE EZIN HOBEAN LASAITASUNAREN BILA

txitxarreroak 1456153392193 TXITXARREROAK | 2010-05-04 16:59

Kanpezun, Arabar mendikateko kapitalean, lasaitasuna da nagusi. Bere medniak, elizak, bailarak eta batez ere Kanpezu herria deskantsatzeko leku aproposa bihurtzen dute. Hemen, mendizaleek eta lasaitasun bila daudenek aurrez aurre daude, bata besteari errespatatzen, biak bertan gozatzeko.

Kanpezu oso herri lasaia da, ozta-ozta mila biztanle ditu, mendi baso eta bailaren alboan dago... Hango jende abigorrak bizimodu erosoa du, eta honen oinarria herriko beste pertsonekin duten harreman estua da. Hala ere, inoiz ez dute harrera txarrik turista edo kanpotarrekin, gaur egun, herriko kultura asko aurreratu delako hauei esker. Gainera, turista horiek hemengo landa-etxeetara datozte, batez ere Aldapa Xhuara, etxera, komarkako politena omen.


Aldapa Xhuararen helbidea, Aldapa Kalea 24, KANPEZU

Mendikateek oso aberatsak eta ugariak dira: Ioar, Soila, Hornillo, Costalera, Muela...
Mendizaleek ez dute ezta segundu bat ere ez galtzen eta hara joaten dira, paraje izugarriez gozatu ahal izateko. Era berean, bide berdetik paseatu ahal dute (26km-ko luzeera duen bide ederra) eta paisaia ezberdinak ikusi ahal dituzte:

  • Lasiako eta Izkiko erreserba naturalak
  • Kodeseko, Ioarreko eta Loquizeko mendikateak
  • Berrón eta Egako bailarak
  • San Bixente eta Kontrastako haranak
  • VI. mendeko ale-errotak eta zubiak
  • Kanpezu eta Antoñanako dorretxeak
  • Antoñanan dauden harresiak
  • Ibernaloko baseliza
  • Kanpezuko eliza
  • Ferrokarril Vasco-Navarro deituriko bide zaharra
  • San Roman, Buxanda, Antoñana, Kontrasta, Orbiso...herriak
Ondare natural eta kultural primerakoak!
Denbora izanez gero beste ibiltzeko errutak badaude:
Bitigarra, Apellániz-Maeztu edota Arburu/Murieta sendak oinez egiteko bikainak baitira.


Eta kirol zaleentzako badaude toki asko:
  • Oteo eta Kanpezuko polikiroldekiak
  • Orbisoko bolatokia
  • BTT bizikleta martxak
  • Nusin dagoen lakua
  • Hipodromoa
  • Trialeko sendak
  • Piérola eta Antoñanako eskaladak
  • Bernedo eta Kanpezuko igerilekuak
  • Kanpezuko futbol zelaiak
  • Fresnedoko parke eta ibai piszinak
Ahantziezinak dira festak eta tradizioak: erromesaldiak, prozesioak, jaiak, aste kulturalak, dantzaldiak, kontzertuak, gastronomia ekitaldiak... eskualde honetako zati bat bihurtu dira. Hemendik igaroz gero Trufak eta ezti bikaina probatu barik joatea pekatu kapitala izango zen, beraz, Kanpezu bisitatzera ideia egoki-egokia da.

URREA





Utzi iruzkina: