Marta Eturari Goya saria

txitxarreroak 1456153392193 TXITXARREROAK | 2010-02-16 16:39

Espainiako Zinema Akademiak atzo eman zituen bere sari nagusiak, Goya izenekoak, eta tartean hiru euskal herritar saritu zituen. Marta Etura aktore donostiarrak taldeko emakumezko aktore onenarena jaso du, Celda 211  filman egindako lanagatik. Beste donostiar bat ere saritu dute: Alberto Iglesias musikaria, Pedro Almodorvarren Los abrazos rotos  filmeko soinu bandagatik.

Antonio Mercero zinemagile lasartearrak, berriz, Ohorezko Goya jaso du, bizitza osoko ibilbideagatik. Hain zuzen ere, sari-emate ekitaldiko une hunkigarrienetakoa izan zen alzheimerrarekin gaixo dagoen Merceroren seme-alabek aitaren izenean saria jaso zutenekoa. 


(MARINA)


Utzi iruzkina: