Tartalariekiko sustenguko ekintza

c_respostero00Nafarroako  Gobernuko presidentearen bila ibili gara igande goiz osoa Irunen zehar. Abiaduta Handiko Tarta (AHT) eskaini  nahi genion, baina berak tarta gozoa baino trena eta ozpina nahiago zituela esan digu.

Gaina ukitu dugu! Osasuna, hezkuntza, natura...kendu ahal dizkigute, baina postrea ez!

Abiadura Handiko Tartaren jaurtitzaileak hilaren hamaseian Auzitegi Nazionalera deitu dituzten bitartean, Abiadura Handiko Trenaren sustatzaileak  Kale Nagusian poteatzen ari dira.

Guzti hau dela eta, tartalarien gremiokoei gure elkartasuna adierazteko, “Ari, ari, ari, denok tartalari”, “Hurrengo lehendakari, tartalari” eta “Más merengue, menos hormigón” leloak oihukatu ditugu. Esan beharra dago  Irungo herritarren eta batez ere haurren laguntza ezinbestekoa izan dela gure bilaketan.

c_respostero03

Nahiz eta orain arte Yolanda Barcinaren bizitza gozatu dugun soilik, beste hainbaten bihotzak ere gozatu nahiko genituzke. “Iñaki Arriola, el TAV no nos mola”, “Ernesto Gasko, el TAV nos da asko” eta “Tenéis el corazón lleno de hormigón, y la frente, de merengue” aldarrikapenen bidez gure laguntza eskaini diegu.

Bidasoa Txingudi AHT Gelditu!



Utzi iruzkina: