Lurraren aldeko mendi martxa uztailaren 27tik 29ra
“Lurra maite dugulako, AHT eta azpiegitura handiak gelditu!” lelopean uztailaren 27tik 29ra mendi martxa egingo da Urruñatik Hernanira.
Iparraldeko eta Hegoaldeko hainbat lagun eta talde elkartu dira lurra maite dutela lau haizeetara aldarrikatzeko. Lehengo etapa Urruñako ikastolan hasiko da uztailaren 27ko goizeko 8etan, eta Hondarribian amaituko da. Bigarren etapa, uztailaren 28an, Hondarribitik abiatu eta Lezon amaituko, Gaintxurizketako nekazal lurrak zeharkatu ostean.
Lezon Azokei buruzko argazki proiekzio eta errezitaldia izango da Gezalan 18:00etan, ekitaldia 20:00etan Plazan, afaria Saldize plazan 21:00etan eta “Ziztadak” desobedientziari buruzko bideoa Txerrimuñon 22:30ean.
Mendi martxaren azkeneko eguna, uztailak 29, Lezoko plazatik abiatuko da goizeko 9etan eta Hernanin amaituko da.
Aurreko larunbatean mendi martxaren antolatzailetako batekin izan ginen Zintzilik irratian, eta hementxe duzue grabatutako elkarrizketa:
Entzun
Iruzkinak
Utzi iruzkina: