Landatzeko ekitaldia

IMG_0191.JPG Iraun Irun, Irungo landa eremuak defendatzen lanean ari den bizilagunen elkarteak, atzo, igandea, zuhaitzak landatzeko ekitaldi bat antolatu zuen Katea-Olaberria landa eremuan, eguraldiak lagundu ez arren, arrakastatsua izan zena. Haurrek eta gurasoek 30 zuhaitz landatu zituzten, urkiak, haritzak, pagoak eta gereziondo bat. Ingurumen alorrean sentsibilizatzeko ekintza honek, lortu nahi duena, batez ere, gure landa lurrak zaintzeak zer-nolako garrantzi duen kontzientziatzea da, beraz, liburuki bat banatu zen landatutako zuhaitzen argazkiekin eta zuhaitz horietan babesa bilatzen duten eta beren fruitu eta kimuez elikatzen diren animalia eta hegazti espezie desberdinen argazkiekin.

Landaketa egin zen zonalde horretan dute asmoa, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak, hasiera batez onartu duten Lurralde Plan Partziala gauzatzea. Autopista berri bat egin nahi dute, Ibarla eta Olaberriako ibarretatik igaroko dena, eta egungo A-8 autopistarekin lotuko da OlakiƱeta errekatik barrena, inguruko haranak eta baserriak suntsituz.


Utzi iruzkina: