Kronika: “Tartalariak” omenduz hasi da AHTren kontrako martxa

Berrogei pertsona inguru batu dira “Lurra maite dugulako” lelopean deituriko martxan.

_1012103Berrogei pertsona inguruk eman diote hasiera AHTren kontrako mendi martxari. “Lurra maite dugulako” lelopean, Urruña, Biriatou eta Irunen egin diren eta egingo diren makroproiektuen kalte soziala, ekonomikoa eta ekologikoa azpimarratu dira. Konkretuki, bidean zehar traktoreekin lagundu duten laborariek hitza hartu dute Urruñako Xabat baita baserrian. Laborantza ganbara da haien borroka tresna nagusia, hots, elkartasuna eta kooperazioa.

Eguerdi partean, Frantziar eta Espainiar estatuek inposatutako mugan, Bidasoaren beste aldera pasa ezin duten “tartalariak” omendu dituzte. Euskal dantzak, txalaparta eta bertsoak izan dira Yolanda Barcinari pastela bota zietenei elkartasuna adierazteko. Agerian geratu dira bi estatuen inposaketa eta errepresioa, bai eta, herriak horren aurrean duen jarrera irmoa.

Behin Irunen, alternatiba ezberdinen inguruko mahai ingurua egun dute, hauen artean, baratza kooperatibak eta atez atekoa zeudela. Egun amaitzeko, Irungo Lakaxita gaztetxean, “La chula potra” raperoa izanen da, Barcinari “La bofetada” rap kritikoa zuzendu zion abeslaria.



Utzi iruzkina: