ABIADURA HANDIKO TRENAREKIN KRISIA BETIRAKO
Azpiegitura handiak gure ekonomiaren ardatza dira. Salgaien joan ta etorriak bermatzeko gero eta azpiegitura gehiago ari dira eraikitzen bazter guztietan: autobiak, autopistak, plataforma lojistiko eta intermodalak… Gugandik oso urrun ekoiztutako produktuak gure bizi moduaren oinarrria bilakatu dira.
Urrun ekoizten denari ateak irekitzeko bertako sare produktiboa hondatuz joan da. Sistema ekonomiko okerraren ondorioz eskubide laboralak galdu ditugu langileok, lan baldintzak okertu egin zaizkigu eta gure bizi kalitatea degradatu egin da. Kontsumo errezaren bitartez gauzen esklabu bilakatu gara. Poterea eta baliabideen jabetzaren konzentrazioak bizitzaren gaineko kontrola eta erabakitzeko eskubidea herritarrongandik urrundu egin ditu.
Baina hau guztiak KRISIALDI sakon batean sartu ditu herriak eta lurra. Petroleo merkeari esker eratutako sistema huts egiten ari da. Kapitalismoaren etsipena inoiz baino argiago ari gara ikusten.
Egoera honen aurrean elite polítiko-ekonomikoek diote Abiadura Handiko Trena bezalako azpiegitura erraldoiak eraiki behar direla krisiatik ateratzeko. Naturari egindako kalteak sakondu eta larriagotu nahi dute negozio gizonek nekazaritza eta abeltzaintza suntsitzen dituzten bitartean. Lanpostu berriak sortuko dituztela diote. Baina badakigu ze lanpostu mota: explotazioan oinarriturik, gaizki ordaindutakoak arriskutsuak eta prekarietatean murgildutak. Langileok hainbat urteetan zehar lortutako eskubideekin bukatuko dituzten horietakoak. Etorkizunik ez duten horietakoak.
AHTk bezalako azpiegitura handiek betirako krisialdian sartuko gintuzkete. EZETZ borobila esan behar diegu jendarte eraldaketaren alde gure indar guztiekin borrokatzen dugun bitartean. Hurbiltasuneaean, humanitatean, txikiagotasunean eta deszentralizazioan oinarrituriko jendarte eredua eraiki arte. Erabaki guneak gure esku izan arte Gure bizitzaren gaineko kontrola berreskuratu arte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: