KAOSU

   Eguraldi goibela dabil hor kanpoan, kalez kale, oitik behera. Nik horelako egunetan atsegin dut leihotik begira egotea. Ikusi nola jendearen ibilera arina denbora laburtzen saitzen den. Batzuk aterkina daramate, beste batzuk txapelaz estaltzen dute burua, baina ez gorputza. Badira batzuk, dirudienez guxiengo bat, zeintzuk gozatzen baituten blai eginda bukatzearekin. Euriari, eguraldiari, naturari aurre egin nahian edo, agian, haren lagun izatea bilatuz. Hori nola den, hasiera batean, ezin da jakin.

   Usorik ez da ikusten, ez hemen, ez han. Non ote dira? Zeruan, ez oso urruti, hodeiak daude, ilun eta sendo, sendo eta ilun. Nork ez du inoiz amets egin horien gainetik hegan egitearekin?

   'Usoek ez dute ametsik, gorenena lortu baitute; zeru ilun eta sendo horren gaineko zeru urdin argian hegan egitea. Aske, libre. Askeak, libreak'. Beharbada, hori esango luke umeak, Sarionandiaren poesiaren ume itsuak, mugaz bestaldekoei galdetutakoa. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Usoak hemen daude oraindik, eraikin zaharraren paretan egindako pintadaren aurretik ttipi-ttapa, teilatuko irtenuneen azpitik, bertan lurra oraindik ez da busti eta.

   Eta ni hemen nago, leihotik begira.


Utzi iruzkina: