Urtarrilak 23 Berbenir!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2013-01-23 18:43

Enlace Funk aldizkariaren 42. aleak dakarren materialarekin eta honen bitartez lorturiko beste disko batekin osatuko dugu gaurko BERBENIR. La orquesta del solar-en salsa gogorrarekin hasi eta Pyramid blue-ren afrikar sustraidun musikaekin trantzean sartuko gara jarraian. Erritmoa hartuz amaituko dugu irratsaioa, Euskal eta espainiar hainbat taldek, Fela Anikulapo Kuti afrobeat-aren sortzailearen omenez, kaleratu duten bildumaren errepasoa eginez.



Utzi iruzkina: