uhinen iraultza!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-09-03 10:19

Ikasturte berriari ekin diogu Txapa Irratian, irratiak uda aldean izan dituen arazo teknikoak gainditu eta gogoz egin diogu berriro ere uhinen iraultzari. Aurten ere 97.25ean entzun ahal izango dituzue gure irratsaioak; bai guk ekoiztuak bai eta arrosa irrati saretik jaitsi eta entzuleei eskaintzen dizkizuegunak ere.

 

Aurtengo berrikuntza nagusienetakoa albistegiak izango dira: eguerdiro Info 7 irratiko albistegiak entzun ahal izango dituzue, honetaz gain, goizetan Martin Garitanoren Kale gorrian irratsaioarekin ere bat egingo dugu.

 

Baina irratia entzun bakarrik ez, irratsaioa egin nahi baduzu, orain da zure aukera, Irailaren 23an arratsaldeko 7etan Bergarako Gaztetxean Txapa irratiko asanblada egongo da, bertan irratiaren funtzionamendua eta nondik norakoak azaldu, eta proposatzen diren irratsaio berriekin gure aurtengo parrilla osatuko dugu. Anima zaitez eta egin ezazu zure irratsaio propioa!

 

Bestalde aurten ere Txapa kontzertuekin jarraituko dugu, Bergarako Gaztetxean kontzertuak antolatu, taldeei elkarrizketak egin, zuzenean aireratu, arrosa irrati sarera igotzen  Euskal herriko uhin piratetan zabaltzeko.

 

 

 

Antolatu dugu jada lehen kontzertua  ATERKINGS Markinarrak eta EZIN IZAN Andoaindarrak gaztetxeko eszenatokian ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu Irailaren 14an.

TXAPA IRRATIA


Utzi iruzkina: