TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:URTARRILAK 30 LARUNBATA :HOT DOGS ETA ADI HOLDEN
Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,datorren Urtarrilak 30ean HOT DOGS eta ADI HOLDEN taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian gaueko 22:30 etatik aurrera.
HOT DOGS taldea Urretxutik datoz beraien zuzeneko azken lana aurkeztera.Zuzeneko bortitza duen taldea izanik ,ezin izango dezute aukera hau galdu.
ADI HOLDEN rock taldea 2007an sortu
zen Bergaran. Bizitza laburra izan arren, taldearen partaideek musikan
esperientzia zabala dute. Alex, Txarli eta Ruben Cool Panicen ibiliak dira.Txarli
Gospel Killers hardkore taldean ere aritu da, eta Arturo denbora luzez
jardun da gitarra jotzen hainbat taldetan.
Gure eraginak desberdinak dira: rock klasikoa, punka, hardkorea eta postrocka musika estiloak oso gustukoak ditugu. Zenbait talde eta kantari aipatzeagatik, hurrengoak hartu ditzakegu eredutzat: Neil Young, Screaming Trees, Sonic Youth, Cancer Moon, Mikel Laboa eta abar.
2008ko Danbaka Maketa
lehiaketan “Debagoienako talde onena” saria eskuratu zuten. Laster, Gaztelupeko
Hotsak zigiluaren eskutik, kalean izango da beraien lehen disko luzea.
Kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: