TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK
Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,eta aurten 25.urteurrena ospatzen ari garela eta, 3 kontzertu antolatu ditugu.
Urriak 3 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera Capsula eta El desvan del macho taldeak izango ditugu bisitari Bergarako gaztetxian.
Capsula Rock alternatiboa eta elektronika batzen dituen taldea da. Argentinatik dator taldea, eta Bilbon lekututa dago aspalditik. Capsulak hainbat bira egin ditu Europan barrena: Londres, Berlin, Holanda, Frantzia, Belgika eta Irlanda. Hego Amerikan ere jo dute, hala nola Txilen eta Uruguayn.
Martín Ladrón de Guevara (gitarrak,ahotsa, programazioa, sanplerra ), Coni (baxua, ahotsa, sanplerrak,ikus-entzunezkoak)eta ignacio villarejo(bateria) osatzen dute taldea.
Auten kaleratu duten Rising mountain diskoa aurkeztera gerturatuko dira Bergarako gaztetxera.
El Desvan del macho Arrasateko talde "maldito" hau klasifikagaitza da. Taldearen alma mater J.G.Izkue 80ko hamarkadan kontrakorrontean Matrona Impudica, Jugos de Otros eta Cancer Moon taldeetan ibili zen buru-belarri. 90eko hamarkada hasieran, berriz, Stranglers-en gerizpean eta pop-rock ilun zein poesia maltzurrenak (L.M.Panero kasu) eraginda, El Desvän del Macho sortu zuen. Talde honek ez dauka parekorik, eta gai da pop-etik muturreko post-hardcorearen intentsitatera igarotzeko. Hitzek, berriz, poesia handia daukate, oso pertsonala.
Guadianaren pare, taldeak agertzen eta desagertzen dihardu; hortaz ez galdu berau ikusteko aukera badaezpada. Are gehiago, etapa honetan "Vida a partir del huevo" (Ale-hop records) izeneko hirugarren lana aurkezten dihardute. Euskal Herrian oso gutxik ezagutzen duten altxorra!
Urriak 17 Larunbata gaueko 23:00etan Iñoren ero ni eta Erantzun taldeak gerturatuko zaizkigu Bergarako gaztetxera.
Iñoren ero ni Andoainen elkartzen garen 4 lagunez osaturiko taldea gara. Sortu esan dezakegu BAP! taldearen errautsetatik sortu ginela. Izan ere Drake, Okene eta Mikeli (hirurok BAP!en aritutakoak ginen) Borja (Purr) gehitu zitzaigunean hasi ginen inoren ero ni izaten Honela disko bat kaleratu genuen 2004ko urrian Metak diskoetxearekin, bira luzea egin genuen disko hau eskuartean genuela, Europako hainbat hiritan ere (Hamburgo, Paris, Zurich, Aachen, München, Toulouse). 2007an Drake nekatua zegoela esan zigun eta taldea utzi zuen. Aurretik Gronhölm diskoa izango dena (2008ko martxoan izango dugu prest) grabatu zuen eta baxu jotzaile berri baten bila hasi ginen Mariano Hurtado (El Hombre Burbuja, Lazy Lizard) andaluziarrarekin topo egin genuen arte. Egun bera dugu taldeko laugarrena.
Kaleratu berri duten Fosbury diska aurkeztera datoz.
Erantzun Abiadura, amorrua, zarata. HC oldarkorra eta azkarra egiten du Zarauzko laukote honek: fast-corea. Zaratazarautz kolektiboaren barnean daude Metralleta, Txixaparrazta eta Zulo taldeekin batera. Saltxi (ahotsa),Murray (baxua),Arri (bateria) eta Hodeik (gitarra) osatzen dute taldea
Aurrerapen gisara esan, Azaroak 21ean, Bizardunak taldea izango dugula bisitari Bergarako gaztetxian,antolatzen ari garen 25. urteurrenaren jaiaren barruan.
kontzertuak zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.
Oharra:Capsula eta Erantzun taldeen Textuak Entzun.com webgunetik hartuta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: