TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-10-29 16:49

Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean hurrengo bi kontzertuak hauek izango dira:

Azaroak 17 larunbata 23.00etatik aurrera Gasteizko OBLIGACIONES eta Bilboko BUGATTI taldiak izango ditugu Bergarako gaztetxian.

               

Abenduak 15 larunbatean ordu berean Beratik datozten SEXTY SEXERS eta ON BENITO.

2001eko ondarrean sortu zen musika taldea Beran, Nafarroan. Gazte gaztetatik hasi ziren Ameba izenpean euren burua ezagutaraziz. Maketa bat argitaratu zuten 2004ean eta hainbat bildumatan parte hartu ondoren, lehen disko luzea kaleratu zuten 2006ko otsailean. Andoaingo Garate estudioan grabatua Martxel eta Kaki Arkarazorekin batera, bertan punk-rock indartsua rock pisutsuarekin nahasten da. Kantu propioak eta bideoklip dotorea. "Urkamendi blues" bigarren lan luzean aldiz, punk rockaren aztarnak desagertu egin dira, hard-rock sendoa erakutsiz.

                            

BENITA, ez zen gizon bakarreko emakumea. Horregatik, bere semeek lotura bat izan zezaten, denei, BENITO izena jarri zien. Benitak musika aunitz matte zuen, eta semeekin ordu luzeak ematen zituen irratiaren ondoan. Istorio kontalari ederra ere bazen eta, 30. hamarkadako bluesmen zaharren istoriak kontatzen zizkien semeei, musikaren hazia ereinez. Musikazale amorratuak bilakatu ziren hauek, 50. hamarkadako rock ´n rolla matte zuten batez ere. Amaren irakaspenei esker, han hemenka dabiltza musika jo eta joz gaur egun.

Bi kontzertuak zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez ere http://www.txapairratia.org/ webgunean.

 
 


Utzi iruzkina: