Sasi guztien azpitik :Helduentzako nazioarteko txotxongiloen XI mostra

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-10-17 22:17

Urriak 17 an, Sasi guztien azpitik irratsaioa izan dou Txapa irratian, txotxongilo mostraren aurkezpena egiteko.

Aurten Nazioarteko Txontxongilo Mostraren 11. edizioa ospatuko da Bergaran ostegunetik igandera bitartean. 10 txontxogilo taldek hartuko dute parte bertan eta 5 eskenatoki ezberdinetan (San Martin Plaza, Munibe, Gaztetxea, Pikupe eta Zabalotegi) plazaratuko dituzte beraien sormen lanak. Ekimen honen antolatzaile nagusia Taun Taun txontxongilo taldea dugu, eta mostraz gehiago jakiteko gure estudioetara gonbidatu dugu talde honetako kiden den Itsaso Azkarate.

Horretaz gain,Bertan parte hartuko duten taldekide batzuei elkarrizketak egin diegu.