San Joxepe eta Azken bagoia martxan

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-09-12 12:22

Txapa irratian badoa poliki-poliki parrilla osatzen betiko irratsaioak hasi dira martxan eta berriek ere ekin diote mikroak astintzeari. Aste honetan bertan San  Joxepeko berriketeak irratsaioa hasi da, hilero jubilatuen elkarteko kideek egiten duten irratsaioa.  Aurten ere hilabeteko lehen astelehenetan etorriko dira Txapa irratira eta beraien kontuak izango ditugu hizpide mahai inguruan. Honetaz gain irratiko ahots ezagun bat berriro daukagu bueltan proiektu berri eta interesgarri  batekin Azken bagoia izeneko irratsaio berriak ekin dio bere bideari, Piki eta Oihanak jartzen dute ahotsa eta musika , literatura,zinema... jorratzen dituzte.Asteartean 15ean behin gaueko 22:00etan, Txapa Irratian FMko 97.25ean.

 

 

San Joxepeko lagunak txapa irratian.


Utzi iruzkina: