DENBORALDI BERRIKO PROGRAMAZIOA

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-11-03 18:36

Txapa irratia 26. urtez ere uhinetan egongo da! FM 97.20an Bergarako irrati libreak komunikabide eredu ezberdin bat posible dela frogatuko du beste behin. Herritarrei irekia, asanbladan oinarritutakoa, librea, ez komertziala eta pirata!... Aurten ere gure  ezaugarriei eutsiko diegu eta teknologia berrietan eta Arrosa irrati sarean oinarrituta kalitatezko programazio bat eskainiko diegu Fm bitartez gurekin bat egiten duten Bergararrei eta internet bitartez entzuten gaituzten munduko hiritarrei!


Aurtengo berrikuntzen artean Sasi guztien azpitik  Txapa kolektiboko irratsaio berezia nabarmenduko dugu. Kolektiboko irratsaio honetan asanbladan erabakitzen ditugun gaiak jorratuko ditugu. Asmoa maiztasun jakin batekin  herriko gai sozialak lantzea izango da.Asteazkenetan arratsaldeko 20:00etan.

 

Astelehen eta Ostiraletan arratsaldeko 15:00etan Disko aurkezpenak ( irratira heltzen diren diskoen aurkezpenak) izango ditugu entzungai.

Astelehenetan Berbenir( jazz musika )20:00etan eta Ametsetako lurra ( musika ,literatura,….)22:00etan.

Asteartetan Kanpora begira (Osatzen dugun gizartea pixkat hobea izan dadin hainbat esparrutako elkarte eta erakundeek eginiko lana zabaltzen saiatzen gara. Munduko musikaz girotuta, elkarrizketa, albiste, ipuin eta errezeta bitartez, bizitzeko eta mundua ulertzeko ditugun era ugarien aniztasuna zuekin konpartitzen dugu). 21:00etan

Asteazkenetan Haundikeittan ( umore irratsaioa) 22:00etan eta Kaleko mobida ( punk&oi musika) 23:00etan

Ostegunetan kolax (Elemento ezberdinez osatutako kolax radiofonikoa; elkarrizketak, albisteak,….) 21:00etan eta Itzali telebista (Musika ) 22:00etan

Larunbatetan Bergara sutan (Gazte asanbladaren ahotsa hileko azken Larunbatean) 19:00etan.

Ilargiaren arabera Gure paradisua (Txapa irratiko obserbatorixo metereologikua ,normalian Asteazkenetan 19:30etan)

 

Arrosa irrati sareko irratsaioak ere izango dittugu gure parrilla osatzeko,batzuk aipatze aldera Info 7 irratiko albistegiak (eguerdiko 13:30etan eta iluntzeko 20:00etan) izango ditugu aurten ere eguneroko albisteak jarraitu ahal izateko ,baita  kalegorrian (7:30etan )  edo Suelta La Olla (10:00etan) magazin Halabeditarra  goizero goizero eta arratsaldero Mar de fueguitos Bilboko tas tas irratiko  irratsaio internazionalista 16:00etan.Aurtengo berrikuntzen artean Quark irratsaioa (Elhuiar fundazioak ekoizten duen teknologiari buruzko irratsaioa) izango dugu Asteazkenetan eguardiko 13:00etan. 

                                 


Utzi iruzkina: