Abenduak 15 Blues jaialdia eta Jam session!!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-12-04 14:31

Abenduaren 15ean TXAPA IRRATIAK, Bergarako gaztetxean eskainiko den Blues jaialdira gonbidatzen zaituzte. 22:30 tatik aurrera, RIFFS & CHIP`S taldearekin hasiko da jaialdia.



Gasteizko laukote bikain honen emanaldia eta gero, BELCEBLUES Bergararren txanda izango da.
Hauek, urtarrillean Menphis-en (EEBB) ospatuko den nazioarteko blues txapelketarako prestatzen ari dira, eta gurean erakutsiko dute zertarako gai diren.Horretaz gain, taldearen 101. zuzenekoa ere badenez, sorpresa ugari prestatu dituzte bertaratzen den ororentzat.



Gaua borobiltzeko, Jam session edo jaurtiala musikala izango dugu, FUNK JUNKERS taldearekin eta animatzen den beste edonorekin! EKARRI MUSIKA TRESNAK!!!
SARRERAKO PREZIOA BORONDATEZKOA IZANGO DA.

Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.20 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez,http://www.txapairratia.org/  webgunearen bidez.


Utzi iruzkina: