Gu internetaren jabe?

No profile photo Tortolika Rules | 2007-01-25 16:30

Orain arte Web 2.0ko klasean eman ditugun hainbat programei (Youtube, Flickr, Del.icio.us...) buruzko artikulu bat irakurri behar izan dugu. Bertan programa hauei buruzko hainbat hausnarketa eta hauen sorreraren aldaketa interneten azaltzen du.

Internetak azkenengo 40 urtetan izan duen aldaketa ikaragarria izan da. Garai batean gutxi batzuen esku aurkitzen zen interneta. Gaur egun, ordea, edozeinek izan dezake interneta etxean. Interneta etxean izatetik aparte gaur egun sortu diren programa guzti horiekin erabiltzailea internetaren "parte" da berak ikusi nahi duena aukeratuz, publikatuz...Programa berri hauen bitartez erabiltzailea protagonista bihurtzen da.

Gauza askotarako baliagarriak dira aipatutako programa horiek. Myspace-ak adibidez talde ugarik dituzte. Beraien musika ezagutzera emateko bide oso ona dela iruditzen zait. Bertan beraien abestiak, argazkiak, eta bideoak ere txertatu ditzakete eta mundu osora zabaldu.  


Utzi iruzkina: