Berriaren estilo liburua kalean

No profile photo Tortolika Rules | 2007-01-23 21:27

Berriaren estilo liburura kalean da jada. Azaroaren 10ean Irene Arrarats kazetariak Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea bisitatu zuen Berriaren estilo liburu hori aurkezteko.

Egunkari guztiek dute estilo liburu bat (edo behintzat izan beharko lukete). Bertan idazteko baliagarriak diren hainbat gomendio biltzen dira:  puntuazio arauak, hitzen esanahiak, izen bereziak zenbakiak edo letra larriak nola idatzi, informazio genero ezberdinak...

Irene Arrarats kazetariak estilo liburu berri honek biltzen dituen hainbat ezaugarri erakutsi zigun. Euskeraz egoki idazteko oso lagungarria da estilo liburua.


Utzi iruzkina: