SATELITE NATURALAK, ARTIFIZIALAK ETA ILARGIAK

maren.erice@jakintza.net 1646985764829 TIPITAPATIPITAPA... | 2022-04-24 13:59

SATELITE NATURALAK

Satelitea beste objektu baten inguruan grabitatzen ari den gorputza da. Normalean, planeta baten inguruan biratzen diren astroak izendatzeko erabiltzen da. Satelite naturalak denboraren poderioz sortzen dira.

Eguzki-sisteman  planeta guztiek, Merkurio eta Artizarrak izan ezin direnak, satelite naturalak dituzte. Sateliteak eta planeta nanoak kontuan harturik, 174 satelite natural aurkitu dira eguzki-sisteman. Jupiter da satelite gehien duen planeta, 63 baititu aztertuak. Lurrak bakarra du: Ilargia; Martek 2 ditu; Saturnok, 62; Uranok, 27; Neptunok, 13; Pluton ez da benetako planeta, baina lau satelite ditu.

 

SATELITE ARTIFIZIALAK

Satelite artifiziala gizakiak espazioraturiko gidari gabeko gailu mekanikoa da beste objektu baten orbitan dabilena tripulatu gabea edo tripulatua izan litekeena, azken kasu honetan espazio estazio batez arituko ginateke. 

  • Satelite zientifikoak: Lehen klase honetako sateliteek orbitatzen ari diren objektuaren edota espazioko beste edozer gauza aztertu eta neurtzen dute, horretarako satelite hauen ekipamenduan neurketa eta kaptazio instrumentuak dira nagusi.
  • Esplorazio sateliteak: Aurrekoen oso antzekoak, lehen aldiz gehienbat beste planeta edo objektuak aztertzera bidaltzen diren sateliteak dira.
  • Komunikazio sateliteak: Bi punturen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen aparailua, gehienbat uhin elektromagnetikoen bidezko komunikazioak birbideratzen ditu.
  • Lekutze sateliteak: Oro har satelite sareetan antolatuak, satelite hauek lekutze eta nabigaziorako erabilgarriak diren seinaleak igortzen dituzte.
  • Satelite militarrak: Helburu sekretuetarako erabili ohi diren sateliteak dira bi taldetan bana genitzake: 
  • Espioi sateliteak, etsai bati buruzko informazioa lortzeko helburua dutenak, bai obserbazioaren bidez edota komunikazioen intertzepzioaren bidez.
  • Guda sateliteak, hauek orbita mailan erabili litezkeen armak daramatzate beste espazio gailuak suntsitu,  jaurti edota misilak intertzeptatzeko besteak beste. 

 

ILARGIAK

Ilargia Lurraren satelite natural bakarra da. Eguzki Sistemako bosgarren sateliterik handiena da, eta handiena orbitatzen duten planetaren tamainaren arabera. Eguzki Sistemako bigarren sateliterik dentsoena da ,Jupitereko Ioren ostean. Ilargiaren eta Lurraren artean 384.400 km daude.

Teoria nagusiak dio Ilargia orain dela 4.500 milioi urte sortu zela, Lurraren sorreratik oso gertu. Hainbat hipotesi daude jatorriaren inguruan; azalpenik hedatuenak dio Ilargia Marteren tamaina zuen Tea izeneko planeta batek Lurraren aurka kolpatzean sortutako hautsetik sortu zela.Ilargiak Lurrarekiko bira osoa egiteko 27,3 egun behar ditu. 


Utzi iruzkina: