HUNTZA ERREPORTAJEA
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Josune Arakistain, Uxue Amonarriz, Aitor Huizi, Aitzol Eskisabel, Inhar Eskisabel eta Peru Altube sortu zuten. Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.
Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei
Iruzkinak
Utzi iruzkina: