GLAZIARRA
Glaziarra astiro mugitzen den izotzezko ibaia edo multzo geologikoa da, elurraren metaketak sortua. Efektu asko dute lurrean, erliebea zulatzen dute eta harri handiak eramaten dituzte. Mendiko glaziarren sorreran, zirkua dugu oinarri; izotza pilatzen den lekua da zirkua, eta forma zirkularreko bailara-modukoa izaten da; izotzak zirkutik gainezka egiten duenean, maldan behera mugitzen hasten da astiro-astiro; horrela, sortzen da izotz-mihia. Mugitzen ari den izotz horrek higatu egiten du glaziarraren azpialdeko materiala eta, denbora joan ahala, U itxurako bailara zabalak sortzen ditu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: