EZEKIELEN OHAR KRITIKOA

maren.erice@jakintza.net 1646985764829 TIPITAPATIPITAPA... | 2022-03-10 12:09

Ezekiel 14 urteko mutil bat da. Etxean arreba eta amarekin bizi da; neskez inguratuta eta kalera irtendakoan lagunengana joaten da koadrilaren lokalera.

Arazoa da kuadrilako inork ez diola inoiz neskaren bati musu eman eta egun hori iristeko amorratuta daude.

Horregatik, apustu bat egiten dute eta arazo ugari sortzen dira. Zer gertatuko dela uste duzu?

Maitasuna, lagunak, nerabezaroa, neskak….

Hitz motzekin nerabe baten bizitza kontatzen digu: etxeko arazoak, kalean lagunak eta neskak….

Horregatik, nobela hau irakurterraza eta oso entretenigarria da gazteentzat, gaiak interesgarriak baitira beraientzat.

Hala ere, Ezekielen jarrera oso aldakorra da eta horregatik batzuetan zaila egin zait ulertzea. Hala eta guztiz ere asko gustatu zait nobela hau.





Utzi iruzkina: