DUNA
Duna haizeak sorrarazten duen gainazaleko hondar-meta da, erliebea sortzen duena.
Muino edo duna horietako batzuk egonkorrak izaten dira, baina beste zenbait, higitu egiten dira haizearen norabidearen arabera. Duna batzuk, zeharretara hedatzen dira, haizeak beti norabide berean eragiten duen tokietan. Haizeak eragiten dien aldean, malda leuna eta beste aldea berriz malkartsua izaten dute horiek.Luzetara hedatzen direnek, malda berdintsua izaten dute alde bietan eta besteak baino handiagoak eta garaiagoak izaten dira. Gaur egun Libiako basamortuan daude munduko dunarik handienak. haizearen eraginez sortutako edozein hondar metatzea edo mendixka bezala defini daiteke duna. Alde batetik, duna biziak edo aktiboak izan daitezke: haizearen eraginez etengabe lekualdatzen dira landarerik ez dagoelako. Beste alde batetik, ez aktiboak edo finkoak direla esaten da landarediak lekuz aldatzea galarazten dienean. Duna mota desberdinak daude: batzuek ilargierdi forma dute, barkhan izenekoek, batetik bestera tarte handia izaten da eta muturrak mugimenduaren norabiderantz bideratuak dauzkate; beste batzuek hogeita hamabost gradu inguruko malda dute haizebean dagoen aurpegian (edo lerratze aurpegian), eta, aitzitik, txikiagoa izaten da hondarra igotzen den aurpegiko malda, hots, haizealdekoa. Hondar hedadura handietan barkhan horiek multzoka eta lerrokatuta azaldu ohi dira: zeharkako duna esaten zaie horiei.Zeharkako duna batzuen multzoari hondarrezko itsaso esaten zaio, eta hori izaten da erg-en ohizko egitura, alegia, gailurrak lerrokatuta egoten dira baina sakonune handiz elkarretik bereiziak, eta sakonune horietan azpiko haitza agerian geratzen ere da batzuetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: