16 URTE (PAULA BASARTE)
Bada adin bat. Adin bat, non gure bizitzetan gauz asko gertatzen diren, non intseguritateak sortzen diren eta hainbat arazo gertatzen diren. Adin bat, non lagunekin edo maite ditugun pertsonekin arazo txikiak edukitzen ditugun, baina arazo txiki horiei garrantzia handia ematen dieguna eta gaizki pasatzen duguna; non tristura, haserrea, amorrua… gure barnean gordetzen duguna eta etxekoekin ordaintzen duguna jarrera txarra edukitzen.
Bada adin bat, non gure intseguritateak sortzen hasten diren. Gure lagunei begiratzean intseguritateak sortzen zaizkigun edo zure ingurukoek egiten dituzten iruzkinekin sortzen zaizkizun intseguritateak. Ispilura begiratzean konplexuak sortzen zaizkigun, momentu horretan konturatzen zara zure gorputa gogoko ez duzula eta estereotipo barruan egoten saiatzen zarena, orduan arazo larriak sortzen hasten zaizkigu janariarekin. Hauek bai dira problemak eta ez tontakeriak. Une horretan ez dugu nahi laguntzarik eta gai horri buruz hitzegitea sahiesten dugu, kalera gutxiago ateratzen hasten gara eta gauzak okertzen joaten dira.
Honekin esan nahi dut gure burua maitatzen hasi behar gara eta gure gorputza nolakoa den onartzen hasi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: