16 URTE ( Maren Erice)
Bada adin bat non burutik gauza asko pasatzen diren, non galderak sortzen diren eta non intseguritatez betetzen garen. Gorputza hazten dioan adina eta berekin batera konplexuak.
Batzuetan zaila egiten zaigu ohetik altxatzea eta eskolara joatea, ez gogo faltagatik, baizik eta ez garelako gure buruarekin gustura sentitzen. Hori ez dugu guk erabaki, beste pertsonek egin gaituzte horrela sentiaraztea. Eta horrela hasten dira konplexuak, pertsona batek behin aipatutako zerbait betiko gogoratu dezakegu.
Bizi garen gizarteko estereotipoen barruan egoten saiatzen gara, gure buruarekin pozik egoteko, baina zaila egiten zaigu ohartzea gustura sentitzeko, gure burua maitatu behar dugula, hortik hasi behar da. Pixkanaka lor dezakegu geure artean. Lagun edo pertsona bati hitz egiterakoan, atseginez egin; izan ere, ez dakizu bera barrutik bizi ari den gerra.
Beraz, bada adin bat. Adin bat non ingurukoen babesa eta maitasuna behar dugun aurrera jarraitu ahal izateko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: