KERIK GABEKO LEGEA NOIZ BETEKO DA?

teknoteka 1456152892653 :: Maalako parkean :: | 2007-03-11 23:12

Igandea, 15 hilabeteko alabatxoarekin erabaki dugu  giro ona aprobetxatuz bazkaltzera joatea lasai. Nora?  Ba, Mutrikuko Kai Jatetxera.  Zergaitik? Ba keriz gabeko jangela bat duelako. Beno, hori uste genuen behintzat... 

Historioa lehenagotik dator.
Orain dela hilabete batzuk egon ginen ez erretzaileen kartela jarrita bait zeukaten, eta dena ondo zihoan pareja bat gure alboan erretzen hasi zen arte...
Mesedez, eskatu genion esateko itzaltzeko umeagaitik kartela erakutsiz.  Erantzuna ezetz!!  Ez erretzaileena jangela txikia zela eta hurrengoan abisatzeko horrela nahi gelduela eta han jarriko gintuztela kerik gabe... Zur ta lur gelditu ginen, baina beno hurrengorako badakigu nahiz eta oso legezkoa ez izan!!!


Gaur Heldu gera,
- Kaixo, laurentzako tokia behar dugu ez erretzaileen jangelan...
- Beno, ba jangela txikira joan behar zarete. 
- Ongi, da!!
- Ahh baina ezin da jangela enkargatuta dago eta erre egin behar dute.
- Eta orduan???
- Jangela  handian eskinatxo batean  jartzen ba zarete leiho ondoan? Horrela agian ez duzue ke asko izango
- Ez dut ulertzen!!  Jangelan jarrita daukazue  ezin dela erre esaten duen kartel ofiziala eta jendea erretzen!!!  Txikian bazkaltzeko prest eta han ere erre behar dutela... 
- Legez behartu egiten gaituzte kartela jartzera bestela isuna izan dezakegu.
- Ahhh  ze ondo!! eta gu apropoz etorrita bazkaltzera ez erretzaileentzako jangela duzuelako??
Atea ireki eta alde egin dugu erreklamazio liburua eskatu gabe

Lege berri honekin txarrera egin dugu ez erretzaileok (lan tokietan izan ezik). Ez da ia inon betetzen eta ezin zaitezke fida kartelekin.  Hori bai, gaur gauza bat konturatu nahiz, Kai Jatetxekoek legeari iruzurra egiten diotela eta bezero batzuk galdu dituztela.


Utzi iruzkina: