Anjel Lertxundirekin elkarrizketan

suki 1456152843466 TiK - TaK !!!!! | 2007-03-14 13:57

Anjel Lertxundi euskal idazle esanguratzuenetakoa dugu. Noticias de Guipuzkoan kaleratutako elkarrizketan, orain idazten jarduten den liburuari buruz hitz egiten du. Alemania nazian ambientatutako liburua hain zuzen ere. Idazteko oso goiz jeiki egiten da, eta liburu artean inguratuta ematen ditu orduak. Liburu bat idazteko informazioa izatea beharrezkoa baita, istorioaren ildoa garatzen doan heinean han eta hemen irakurritakoak gogoratzen baititu eta hauek liburu artetik berreskuratzen saiatzen baita. Duela urte batzuk ikertzaile lan hura gogorragoa zen, nonbaiteko informazioa behar izatekotan haraino joan behar zinelako. Baina orain, aurrerapen teknologikoak direla eta, etxetik mugitu gabe lan egin dezake. Interneten agertutakoa ez da beti fidagarria izaten, horregatik kontu handiz ibili behar da.

Aurrerapauso handia eman du Anjelek teknologia arloan, blog pertsonal bat sortu baitu. Hasiera batean, egunkarietan argitaratutako artikuluak sartzen zituen. Ondoren, artikulu periodistikoei zalantzak eta iruzkinak barneratu zien. Euskararentzat internet entorkizun handiko tresna dela dio. Bere blogeko materiala Leioako Kazetaritza Fakultatean oso erabilgarria suertatzen zaie. Bertatik hainbat lan egiten dituzte. Gainera lagunentzat lagungarria izaten da.


Utzi iruzkina: