Intsumisioaren 20. urteurrena Errekalden ospatuko da

sukabi 1456152830377 SUKABI gazte lokala | 2009-01-19 00:00

Hurrengo otsailaren 20an intsumisioaren 20. urtemuga izango da. 1989. urteko otsailaren 20an, hainbat lekutan lehenengo itsumituak aurkeztu ziren publikoki, soldaduzka, derrigorrezko PSS zelakoa, eta ejerzitoak eta militarismoari aurre egiteko asmoz.

Insumisioa jaio zen eta estrategia honi ezker soldaduzkaren amaiera aurreratzea lortu zuten. Hala ere, gaur egun, jendarteak militarismo eta ejerzitoen ondorioak jasotzen segitzen du, hemen, eta munduko hainbat lekutan, besteak beste Iraken, Afganistanen, eta azken egunetan bereziki, Palestinan.

Hori dela eta insumisioaren 20. urtemuga ospatuko dute Errekalden, Intsumiso Eguna bat antolatzen, "baina ez egindako lana bukatuta dagoelako, baizik eta borrokan segitzeko hamaika arrazoi daudelako".

Egitaraua:

OTSAILAK 14 LARUNBATA

  • 13.00etan Errekalden, Kukutza Gaztetxean hasita, KALEJIRA “Orkresta Nazional” taldeak animatua
  • 15.00etan Herri Bazkaria, kukutza bertan. 5 euro
  • 18.00etan Kontzertua. 5 euro (kukutza Gaztetxean)
    • PIKADURA (Barrikadaren bertsioak)
    • PARABELLUM (Ikuskizun berezia)
    • POTATO Free to
    • FEOS PERO MAJOS (azken ganberrada)
  • Erakusketak, ekitaldia, bideoak, …. Ere egongo dira.

OTSAILAK 17, ASTEARTEA Ekoetxean (Pelota 5, Alde Zaharra)

19.30etan HITZALDIA, INTSUMISIOA 20 URTE

Hizlariak: Kakitzateko 2 kide

OTSAILA 19, OSTEGUNA Ekoetxean

19.30etan LIBURU AURKEZPENA: La industria militar en Euskal Herria

“Gazteizkoak” taldeko kideek aurkeztuta

OTSAILAK 20, OSTIRALA

Insumisioaren 20. urtemuga


Utzi iruzkina: