Basauriko gaztetxea desalojo arriskuan

sukabi 1456152830377 SUKABI gazte lokala | 2008-12-28 00:00

Iragan larunbatean hainbat egunkaritan gaztetxea dagoen eraikuntzan Arte Garaikidearen Euskal Museoa eraiki nahi dutela agertu zen. Basauriko Txarraska Gazte Asanbladak udaletxearen partetik inolako informaziorik jaso ez izana kritikatu dute. Udal batzarrean azalpenak eskatu zituztenean alkatesak adierazi zuen gazteak kaleratu nahi dituztela eta ez dela negoziaziorik izango. Gazteek laguntza eta babesa eskatzeko dinamika abiatu dute.

Gaztetxeko komunikatea: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=13369

Info gehiago: http://www.mundurat.net/txarraska

(gaztesareatik hartuta)


Utzi iruzkina: