ETSAIAK
Aupa gaur ere emen gaude Etsaiak taldea eta maiatzak 1 ean izango duten kontzertuaren inguruan, bertan Betagarri eta Uek ere agertuko direlako. Kontzertu hauek Legorretan(heltzen ez badakizue klikatu) izango dira hau da Gipuzkuan eta 20:00 hasiko dira.
Etsaiak 1987. Lekeitioko Gaztetxean sortu zen. Jokin baxularia, bere anaia Paulillo (bateria), Martin gitarrarekin eta Auo abeslari, abuztuaren 15ean Lekeitioko Gaztetxean. Herriko taldeen lehenengoko kontzertuan animatu ziren jotzen, Etsaiak izenpean. Auo hiru egun aurretik batu zen taldera, horregatik 6 abesti baino ez zuten beren lehenengoko zerrendan: zirikatu- ez itxi eramaten (Patxanena)- hemen gaude etsaiak- skirol- subersion -amen.
Emen duzue beraien kanta bat. Honen letra ere bideoaren azpian dago. Bere izena presoak S.O.S da.
ESPETXEETAN LOTUTA, KONDENATUTA
PRESOAK SOS OIHUKATZEN DUTE
PRESOAK SOS DA IRRINTZIA!!
EGUNA TA GAUAK, ZERUKO IZARRAK
KANPOKO ARGIAK EZ DIRA IKUSTEN!
EZ DA EZER, EZ DA EZER, SENTITZEN
LAU HORMAREN ILUNTASUNEAN!!
AMORROAK, MALKOAK ATERAKO DIZKIZU!
BAINA EZ DIZU, ENTZUNGO!
EZ DIZU INORK, KONTSOLATUKO!!
PRESOAK GARA
JAIO IZAN GINENETIK,
PRESOAK GARA
TA EZ DAUKAGU IRTENBIDERIK!!
PRESOAK GARA
SOZIEDADE HONEN BIKTIMAK
PRESOAK GARA
BAINA EZ DAGO BELDURRIK!!
ODOLA IREKITZEN
AMORROZ BETERIK
ZURE MENDEKUA
LORTU ARTE
LEGE FALTSO BATZUEN
BIKTIMA BAT ZARELAKO
GIZARTE HONEK,
KONDENATU EGIN ZAITU
PRESOAK SOS OIHUKATZEN DUTE!
PRESOAK SOS DA IRRINTZIA!!
NOIZ ARTE KONDENATUTA??
NOIZ ARTE ITXOTA??
NOIZ ARTE?????
PRESOAK GARA (4 BIS).
Beste bi taldeei buruzko azalpena, kanta eta abestia bete atal batzuetan izango da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: