Astelehena berriz ere

sugandila 1456152825876 Sugandila | 2008-05-05 14:08

KaixoOoO!!!Zelan zabizie?

    Bueno ba geur Supermodelo-ren inguruan ingu berba. Hor ipini dotzuegu honen web orria. Bertan casting-ei buruzko datuak eskuragarri dekozuez, gure dozuenean parte hartu ahal iziteko.

    Dena den, gu ez gauz guzti horren alde. Izan ere, ez jaku bape ondo irudituten fisikoari emoten jakon garrantzixe. Telebistan ikusi ahal izan dogunez, ohikoak dire honako esamolde hauek: "¡Tú no pasas porque tienes tripa!". Esaldi hauek entzunda ez jatzue normala irudituten gaur egun anorexia ta horren antzeko gaixotasunak hain ugariak izitea? Ba guk pentsetan dogu baietz, horregatik, ein behar dana programa hauek debekatzea da ta holan ez bada, etzazue sinistu han esaten dauriezan tontokeriak!

  Hametik gazteei zuzendu nahi gatzaizkie bertan ikusten dabenari kasurik ez iteko. Alde batetik, dana exageratu egiten dabelako ta garrantzitsuena izaera dalako. Beraz, ez ezazue burua jan ta pozik bizi! Bizitza honek mila arrazoi baititu zoriontsua iziteko! Azken finean zer da hobea, gorputz katxarroa eukitzea edo sekulako laguna izitea?Ze lagun ona izateak lagun onak eukitzea dakar. Orduan, zer da lagunik gabeko gorputza? Ezebez!

   Beno ez bakarrik lagunak, azken finean, maite zaituen jendea bebai, ta horren barruen sartuko genduke: aita, ama, aiton-amonak, anai-arrebak, lehegusu-lehengusinak, mutil-laguna, neska-laguna...

  Beno ba gaurkoz hori da dana ta bakizue: etzaitezie fisikoagatik deprimitu! Ta saia zaitezie Supermodelo bezelako programak ez ikusten! Animo ta mosu piloOoOo!

  Eztogu udan inor be arropagaz hondartzan ikusi gura, denok bainujantziagaz! Hurrengorarte!

   Biher bagoiaz Donostiraaaa! Zientzia museoa ikustera! Konteukotzuegu zelan pase dogun! =) Sekulako egun txarra galduko dogu! 

  

  

   

 


Utzi iruzkina: