Itsasoko ura eta beste ur guztia

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2019-04-20 11:07
1

sosiuz 1555759021969

Ura bizitza da,

euria bizitza da,

negarra bizitza da,

heriotza bizitza da.

Euria heriotzaren negarra da, bizitzaren ura.

 

Ura edateko, sukaldatzeko, gorputza garbitzeko, ontziak garbitzeko, arropak-izarak-trapuak-toailak garbitzeko, furgoneta garbitzeko, gozatzeko, lasaitzeko, barrez lehertzeko, murgiltzeko. Falta den arte, ez da jakiten zenbat erabiltzen, zikintzen eta gozatzen dugun.

 

Ura gara gu,

ura da gu.

Ez gara ia ura besterik.

Urik gabe, ez gara.

Zergatik zikintzen dugu hainbeste ur?

Ez gara garena maitatzeko gai.

ZAINDU MAITE DUZUN URA!

 

 

 


Utzi iruzkina: