Zanpi eta Xabito pirineotan.

sorginmendi 1456152766221 SORGIN MENDI TALDEA | 2011-07-31 22:04

Uztailak 22 ta 23-an “Bito” ta “Txanpi” Okzitania-ko pirinioan kokatzen den AULON herrixkan izan ginen:   

(http://eu.wikipedia.org/wiki/Aulon_(Pirinio_Garaiak) ) , Sain Lary-Soulan-etik gertu.

Le Pic Noir (euskaraz Okil beltza = ) etxean hartu genuen ostatu: (http://chaletdupicnoir.free.fr/index.php?choix=picnoir aulon saint-lary).

Aipatu egun horietan eguraldia lagun izan gabe ere, errepideko bizikletakin km. batzuk egin genituen “TOUR”-ak maiz zeharkatzen dituen errepidetan barna. 2 mendate ezagun igo genituen gure “palmares”-era,

Col d’Aspin eta Col d’Azet(Val Louron), La Payolle-tik lehena (Ste.Marie de Campan-eko alderdia), eta Loudenville-tik 2.-a. 3. mendate bat ere menderatu genuen, aurten Laurent Fignon-en omenez “TOUR”-ak lehenengoz zeharkatu duen Hourquette d’Ancizan ikusgarria. Mendate oso politta eta gogor xamarra, igo genuen alderditik (% 7,8-ko batazbestekoa 9,6 km.-tan, Guchen-etik), ta arinagoa La Payolle-tik (% 4,3) ; merezi du ezagutzeak.

Hurrengo irteeran: Inguru horretako Peyresourde,Portillon, Pla d’Adet (2012-ko “TOUR”-eko etapa amaiera bat, diotenez)……

 


Utzi iruzkina: