AIZAROTZ – LEURTZAko Urtegia – AIZAROTZ
2.012-ko Martxoak 24
Eguraldi pareagabea lagun, hurbildu ziren Basaburuako Aizarotz-era Kaku, Aitzetas, Mattin, eta Larra MTB txangoa egitera. Makinak (batzuk “reliquiak”) prestatu eta argazki ofizialak atera ondoren, berandutxo, baina habiatu ginen azkenean Aizarotz (560 m.)-etik.
Lehen km.-tan argi geratu zen Wikiloc-etik jeitsitako ibilbidea egitearakoan GPS-aren erabileran aditurik ez zela gure artean (Luiggi falta !): “hemendik, ez, handik,ez…fletxa hau zer da, beste honek zer esan nahi du,..uste det…ez, buelta atzera…”.
Aizarotz-Orokieta/Erbiti-Ola kontzejuak errepidez egin, eta Gorostieta mendatearen lehen km.-etan “Erpegiko bidea” izeneko pistara sartu ginen ipar-ekialderuntz.
Hemendik aurrera ibilbideko punturik garaieneraino (“Uztakorta” lepoa, 900 m. g.g.b.) guztia goruntz.
Hemen hasi zen terrenoa bakoitza bere lekuan jartzen:
1. Larra (Spinning-ak balio du !) eta Aitzetas (erregulartasuna).2. Kaku (Also Spinning-guy but with krixton burni zarrakin)
3.Txanpi ta Mattin ( inaktibitatea zer den !)
Uztakorta” lepoan Aitzetas 2 sandwich-ekin ta Mattin “jasotzeko” prest, “ uy ! ke tipin” !!!
Abituallamendua egin eta gero, lehen jeitsiera “guapua” Leurtzako urtegiraino, Labaien udalerriko terrenotatik pasa eta Urrotz-eko inguruetan.
Jeitsieran, “makinak” laguntzen ez bazion ere, nabarmen geratu zen Kaku (alias “Prudentzio Mantxodabilbeitia”)-ren trebezia-entrenamendu falta.
Leurtzako urtegian.
Leurtzako urtegitik eguneko 2.igoera tramoa habiatu genuen “Txarteneko borda” dagoen leporaino, berriro ipar eta hego isurialde mugaraino, ta handik “down-hill xtrem “ !!! jeitsiera teknikoa Antzibietako errekastoak Arkil errekarekin bat egiten duen lekuraino.
Hemen GHOST eta SPECIALIZED zaldietan zihoazen bi “amazona”-kin topo egin genuen.
Zulatua izan zutela eta tertuliatxoa habiatu genuen, GPS zela, bizikletak zirela,…blabla…..
Dagoenerako egarriak jota, gertu geneukan Eltzabururu (Ultzama)-rako km. apurrak ziztu bizian (goitik behera) egin genituen; bukaerako repetxuan Spriiiiiinnt….!
Garaile ¿? Aitzetas zarra noxki!
Eltzaburuko ostatuan, kamarero majuak “birra” batzuk atera zizkigun inork euro puta bat ez bagenuen ere ( Krisia zer dan eh !).
Hori bai, arratsaldean txintxo-txintxo ordainzera itzuli ginen.
Ta amaitzeko, azken 6 km.-ak errepidean habiapunturaino, Aizarotz (Basaburua)-eraino; etapa amaieran….indarrak soberan Aitzetasek, eskapadatxoa eta etapa garaipena.
Ondorengoa: Pasta ta okela, …Larraren bordara bixita, Igoako ostatuko terrazan “birra”-k, Eltzaburun “Kakuren umeen” konpañian Bernabeuko partida exkaxa ikusiaz bokatak, eta sutsua izan zen Euskara-Estatua binomioaren inguruko tertulia…
Eguneko plan ona egun ederrago batian paraje polittetan !
ETA HURRENGO EGUNEAN...AITZETAS...
Igandeko Etapa, nik bakarrik egin nuen. Aizarotzetik Andoainera, Beruete, Leitzako Eolikoak, Basakabi eta Leizarandik Andoainera. 58 kilometro, 750 metro goruntz eta 1300 metro beheruntz.
Oso bista politak Beruete igaro ondoren, gaina artzen denean.
Izaro, aurten ere tandem-ak salbatuko zaitu!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: