Jaso nahi ez ditugun mezuak!

sorginkerixek 1456152763751 Sorginkerixek | 2006-12-14 11:51

Hemen nago berriro, klaseko lanak bukatzen hari naiz eta beste iritzi artikulu bat falta zait, oraingoan Aritz Gorroxategik idatzitako artikulu baten iritzia eman beharra daukat.

 

Badirudi, Baketik deritzon erakunde batek, email-ak bidaltzen zizkiola Aritzeri, eta berak ez zuela elkarte hori ezagutzen. Handik egun batzuetara, konturatu zen, Baketik bakearen aldeko beste erakunde berri bat dela. Norbaitek bere datuak eman omen dizkie (bera ez da izan), eta uste duenez, beste bake erakunde batetako datu basetik hartu zituzten bere datuak…  

 

Ez ditugu zertan jaso behar nahi ez ditugun mezuak. Badirudi gure datuak edonoren eskuetan daudela, eta ez daukagula gure intimitatea zaintzeko eskubiderik. Nolatan liteke? Salatu beharrekoa da! Kontuz ibili beharko dugu nori ematen dizkiogun gure datuak eta nori ez. Egia esan, Internet nahiko segurtasun gutxiko tresna iruditzen zait… gauza guztien antzera honek ere baditu bere alde on eta txarrak!

 


Utzi iruzkina: