Interneteko errege-erreginak
Interneteko erabiltzaile izatetik sortzaile eta egile izatera pasa gara denbora gutxian. Informazioa jasotzeaz aparte, kontrolatu egiten dugu.
Youtube, Flicker, MySpace….. besteak beste dira Web 2.0ko fenomenoaren webgunerik garrantzitsuenak. Gaur egun internetek hartu duen garrantzia ikusita, normala da interneten arrakasta duten programegatik enpresa haundiak norgehiagokan aritzea.
Guri ez zaigu axola zein den erabiltzen ditugun enpresen jabea, baina egia da enpresa gutxi batzuk ari direla denaren jabe egiten. Gaur egungo metodorik azkarrena dirua lortzeko, interneteko programa bat asmatzea da. Jendeari gustatzen bazaio, enpresa handiek ofertak egingo dizkizute bere jabetza lortzeko. Hala ere, oso mundu zaila da hau, enpresa gehienek pertsonak baitituzte egun osoan ideia berrietan pentsatzen.
Enpresek boterea izango dute gauzak erosteko, baina azken batean gu gara zein programa erabiltzen dugun aukeratzen dugunak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: