Berria estilo liburua

sonimontana 1456152758656 Soni montana | 2006-11-14 14:18

Joan den ostiralean, hitzaldi bat izan genuen Huezin, Berria egunkariak atera duen estilo liburuari buruz. Berria, lehen Egunkarian lana egiten zuten pertsona batzuek atera zuten egunkari bat da, azken hau itxi egin zutenean. Irene Arrarats, proiektuaren koordinatzailea, izan zen liburu honi buruz hitzegin ziguna.

Berandu hasi zen hitzaldia, lehenengo Goitbkoekin elkarrizketa bat egin behar izan zuelako, baina barkamena eskatu eta azalpenari ekin zion.

Irenek, hitzaldiari hasiera emateko, egunkarien inguruko sarrera bat egin zigun. Aurrera egiteko, estilo liburu bat zer den azaldu zuen eta baita, liburu hauek subjetibitatetik eginak daudela aipatu zuen, ez baitago egunkari guztien pentsatzeko eta idazteko era bertan azaltzeko lekurik.

Beste gauza bat ere azpimarratu nahi izan zuen. Liburu hau ez dela apalean berri-berri urte askoz egoteko, idazterako orduan beti alboan izan behar den horietakoa dela baizik.

Sarreraren ostean, liburuaren atal desberdinak azaldu zituen, bakoitzean egunero gertatzen zaizkigun adibideak emanez. 

Liburu erabilgarri bat dela iruditzen zait.

 


Utzi iruzkina: