APIRILEKO SAIO OSAGARRIA
APIRILEKO SAIO OSAGARRIARAKO HITZORDUA
Honetakoan, apirilerako proposatutako Ekintza
Osagarria Amaiurren burutuko da, AMIURKO HERRIAN ETA MONOLITOAN BISITA
GIDATUA hain zuzen ere.
Eguna: APIRILAREN
28an, larunbata.
Hona hemen ekintzaren nondik norakoak:
Goizeko 11etan geldialdia Amaiurko elizako
gurutzean. Bertan Mikel Mugika amaiurtarra egonen da eta bera izanen da
Amaiurko herrian barna eta Monolitoaren inguruko azalpenak emanen dituena.
Bisita 12:30ak inguru akituko da, eta honen
ondotik, errotara joanen gara talo dastatzea egitera.
Bailara desberdinetatik heldu garenez, ezinbertzekoa
izanen da da jendea behar bezala antolatzea, eta ahalik eta kotxe gutxien
hartzeko helburuz, hona hemen hitzordurako proposamena:
Bortziriak: 10:15etan Berako plazan.
Malerreka: 10:30etan Doneztebeko autobus
geltokian.
Baztan: 10:45etan Elizondoko plazan.
·
Hau
proposamena bertzerik ez da, nahi duena bere kabuz joaten ahal da.
Gazte, guraso eta helduendako jarduera
ezin hobea!! Animatu eta ezagutu Nafarroaren historiaren zati bat!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: