SOIN HEZKUNTZAREN BALIOA, EZBAIAN (Berria 08-03-26)
Beste ikasgai batzuen hobe beharrez soin hezkuntzak indarra gal dezake derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzan, Eusko Jaurlaritzaren curriculumaren ondorioz.
Soin hezkuntzaren orduak murrizteak merezi du ala ez? Eztabaida piztu da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzaren curriculumaren harira. Soin hezkuntzari orduak kendu dizkio curriculum horrek, eta ikastetxe bakoitzari dagokio erabakitzea ordu horiek nola erabiliko dituen: soin hezkuntzara itzuli edo beste ikasgai batzuk indartu. Lehen Hezkuntzan orduen %40 galtzen da, eta DBHn, %37.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: